NOLEGA: AHOZKO ADIERAZMENA

Hezkuntza Sailak bultzatzen duen programa bat da. Eskola-Bertsogintza, Eskola-Kantagintza eta Eskola-Irratiak biltzen ditu deialdi honek. Honen hizkuntzaren erabilpena egoera ez formaletan bultzatzea da.

Bertsolaritza: Lehen Hezkuntzako bostgarren eta seigarren mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osoan garatzen den ekimena da. Astean behin Lehen Hezkuntzako azken zikloan, hilean behin DBHko lehen zikloan eta hilean bitan DBHko azen zikloan Oihane Perea bertsolaria talde hauengana hurbiltzen da bertsolaritza lantzera, horrela ikasleen hizkuntza-baliabide sorta aberastuz. Bertsolaritza eta bertsolariak ezagutuz, Euskal Herriko tradizioa eta oraina uztartzen ahalegintzen gara.

Kantagintza: LHko maila bakoitzean euskal kanta bat lantzen da eta prestaturiko kantak emanaldi ezberdinetan eskaintzen dira.

Irratia: Irrati-eskola bat kudeatzean datza. Oso ekintza dibertigarria izateaz gain, ikasketa-prozesuan erabiltzeko tresna interesgarria izan daiteke. Hamabostean behin irrati saio bat prestatuko da eta dinamizatuko da.

Antzerkigintza: Haur eta Lehen Hezkuntzan 2 urteetan behin egiten da.