LEHEN HEZKUNTZA
Lehen Hezkuntza derrigorrezkoa da eta dohakoa da. Eskoladiko 6 urte hartzen ditu: 6 urteetatik 11 urteetara, eta banatzen dira hiru zikoetan, bakoitza 2 ikasturtetakoak. Ondoko jakintza-arlo ditu, izaera osoa eta integratzailea dutenak:
- Matematika
- Euskara
- Gaztelania
- Ingelera
- Ingurunearen ezaguera
- Hezkuntza fisikoa
- Arte Hezkuntza
- Tutoretza
Mendialdea IPIn Lehen Hezkuntzako 6 gela ditugu, bakoitza ikasturte batekoa.
Bai Lehen Hezkuntza eta bai Bigarren Hezkuntzan, helburuak hauek dira:
- Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko; bizitza oso bat izateko, gizabanako diren aldetik; gizarteko herritar aktibo izateko; eta izadiaren zaintzarekiko eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoa duten pertsonak izateko.
- Ikasleek euskal kulturako eta kultura unibertsaleko oinarrizko elementuak eskura ditzaten lortzea, eta maila handiagoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzea, berme osoz.
- Ikasleekin sentsibilizazio-lana egitea eta haiek gaitzea bizitzan zehar etengabe ikasteko gai izan daitezen.
Hauek dira Oinarrizko Hezkuntzako curriculumeko oinarrizko gaitasunak:
- Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna.
- Ikasten ikasteko gaitasuna.
- Matematikarako gaitasuna.
- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna