BIKOTEKA IRAKURTZEN
"Bikoteka irakurketa" proiektu honetan "berdinen arteko tutoretza" teknika praktikan jartzen da ulermenezko irakurketa lantzeko.
Helburuak hauek dira:
- Irakurketa konpetentzia hobetu, batez ere irakurketaren ulermena, ikasleen arrakastarako ezinbesteko elementua izanik
- Ikasleen arteko kooperazioa eta elkarlan gaitasuna hobetu.
- Irakasleei metodologi inklusiboak proposatu
- Eskolako zereginetan familien inplikazioa areagotu
Ezaugarriak:
- Proiektua ikasle, familia eta irakasleentzat zuzenduta dago. Guztiek prozesuaren ardura hartzen dute
- Ikasleek rol ezberdinak betetzen dituzte: irakaslearen eta ikaslearen rola
- Testuinguru ezberdinetako testuak hautatzen dira
- Irakaslearen rola duenak (tutoreak) testuaren prestakuntza etxean burutuko du
- Gelan, elkarrekin irakurriko dute eta zuzentasuna eta interakzioa bilatuko dute
- Ulermena jorratzeko jarduerak burutuko dituzte.
- Proiektua Lhko 2.mailatik DBHko 2.maila arte dago.