DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
Bere izena hala dioenez, hezkuntza etapa hau derrigorrezkoa da, eta doakoa da, eta 4 urtetakoa da: 12 urtetatik 16 urtetara. Ikasturtetan eta ikasgaiatan antolatuta dago, diziplinen arteko lotura eta koordinazioa zainduz. Bigarren Hezkuntzak arreta berezia jarriko dio ikasleen hezkuntza- eta lanbide-orientazioari. Laugarren ikasturteak berezkoa izango du ikasleei orientazioa emateko xedea, bai derrigorrezko eskolaldiaren ondorengo ikasketetarako, bai lan bizitzari ekiteko. Mendialdea IPIn DBHko lau gela ditugu, bat ikasturte bakoitzeko, eta hauek dira lantzen diren ikasgaiak: Horiez gain, lehen mailatik hirugarren mailara bitartean, irakasgai hauek irakatsiko dira: Hirugarren mailan, ikastetxeek bi irakasgai hauetan bana dezakete Natura Zientzien irakasgaia: batetik, «Biologia eta Geologia», eta, bestetik, «Fisika eta Kimika». Irakasgai hori, hala ere, irakasgai bakartzat joko da, ikasleak mailaz igarako duen ala ez erabakitzeko. Laugarren mailan, lehen puntuan adierazitako irakasgaiez gain, hauek irakatsiko dira: Laugarren mailan, aukera askeko zortzi irakasgai hauetatik hiru ikasi beharko dituzte ikasleek:
Bai Lehen Hezkuntza eta bai Bigarren Hezkuntzan, helburuak hauek dira: Hauek dira Oinarrizko Hezkuntzako curriculumeko oinarrizko gaitasunak: