Eskolako Agenda 30
Ingurumen-hezkuntza programa denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte aktiboa hartzeko: ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da xede nagusia.
Ikaskeen formakuntzan garrantzi haundikoa dela pentsatzen du zentroak, are gehiago bizi diren eskualdean bizita NATURA baita hemen protagonista.
Programaren ezaugarri garrantzizkoenak hauek dira:
- Eskola eta udalerriaren arteko lana. (Ingurugiroko teknikariaren aholkularitza eta foro munizipala).
- Hezkuntza komunitatearen partaidetza: ikatetxe osoa, gurasoak,….
- Ikastetxearen kudeaketa arduratsua eta iraunkorra.
- Curriculum-aren berrikuntza.
Kanpezu BHI (oraingo Mendialdea IPIaren aitzindaria) 2008/09 ikasturtean hasi zen lan egiten Eskolako Agenda 21 programan.
2009 ikasturtean Mendialdeko udalerri guztiak zeuden Tokiko Agenda 21 barruan.
2010/11 ikasturtean Maeztuko eskola ere sartu zen, eta berarekin koordinatzen gara, inguruko beharrak hobeto ezagutzeko, elkar laguntzeko, …eta ikasturtean zehar landuko dugun gaia adosteko.
2012/13 ikasturtean ELIKADURA JASANGARRIA landu genuen.
Azkenik 2013/2014 ikasturte honetan HONDAKINAK gaia landuko dugu.
2017/18 ikasturtean: BIZI NAHI DUGUN HERRIA gaia landu dugu.
2018/19 Ikasturtean: BERTAN BERTAKOA gaia landu dugu.