2013/14: HONDAKINAK
Ikasturte honetarako helburu hauek markatu ditugu, eta segidan daude horiek lortzeko erabiliko ditugun tresnak, ekintzak, baliabideak,……
Kurtso bukaeran egingo dugu guzti honen balorazioa.
HELBURUAK | HELBURUAK LORTZEKO EKINTZAK | NORI ZUZENDUA |
1.- Ikasleei aurreko urteetako konpromisoak gogoratu eta betetzeko ahaleginetan jarraitu. |
Ikasle eko-ordezkarien bidez , tutoretza batean gogoratu eta gelako kortxoan jarri. |
DBH guztia |
2.- Kontsumo eta elikadura jasangarriago baten aldeko hezkuntza bermatuko duten egokitzapenak egin programazioetan, aurreko ikasturtean landutakoaren haritik eta hondakinen murrizketari eta kudeaketari garrantzia emanez. |
Mintegi bileren bidez irakasle guztiei aurkeztu ikasturte honetarako gaia, eta denon arteko elkarlanaren beharra azaldu. Sarean dagoen Agenda 21 karpetan denok, erabili ahal izango dugun materiala jarri.
|
Irakasle guztiak |
3.- Beste urteetatik lantzen ditugun hainbat ohitura, jarduera,funtzionamendu,…….jasangarri gogoratu eta betetzeko ahaleginetan jarraitu. Bide batez hauek hobetu, gehitu,…(Hondakinak sailkatu eta ikastetxetik ateratzeko plana, gela txukunenaren lehiaketa, kotxeak konpartitzea, energia murrizteko ohitura arduratsuak izan, kafe makinak berrerabiltzeko ontziak erabili, paperaren kontsumoa kontrolatu, paper birziklatua erabili,……..) |
Ikasle eko-ordezkarien bidez geletan, mintegi bileren bidez irakasle guztiei, langile ez irakasleei ahoz eta gurasoei kurtsoko lehenengo bileran gogoratu, ezagutzera eman eta lanean jarraitzera animatu. |
Hezkuntza komunitate osoa |
4.- Beste urteetatik lantzen ditugun hainbat ekintza, tailer, programa,….gogoratu eta jarraitzeko bidea ireki.
Eta kurtsoan zehar azaltzen diren proposamen desberdinei ere irekiko diegu atea. |
Gaiarekin zer ikusia duten artikuluak landu, bideoak eta aurkezpenak ikusi eta landu,….(ahal den neurrian ikasgai guztietan) |
DBH guztia
|
Papera egiteko tailerra (Tekno ikasgaiaren barruan) |
1. DBH | |
Berrerabilitako materialekin jostailuak eta tramankuluak egin. (Tekno ikasgaiaren barruan) |
1. DBH | |
Hazien tailerra (Hiritartasuna ikasgaiaren barruan) |
2.DBH | |
Ibaialde kanpaina (Natur zientzia ikasgaiaren barruan) |
3. DBH | |
Xaboi tailerra (Bi urtean behin egingo dugu, aurten bai , Natur zientzia ikasgaiaren barruan) |
2. zikloa | |
|
Gosari osasuntsua landuz: tutoretzan eta heziketa fisikoan. |
DBH guztia |
5.- 12-13 ikasturteko gaia “elikadura jasangarria” izan zenez, ikasleengan eta ondorioz ikas komunitate osoan, kontsumo eta elikadura arduratsu baten aldeko ohiturak hartzearen alde egin genuen lan: · Bertako produktuak eta produktoreak ezagutuz. · Bertako produktuak ezagutzen eta baloratzen erakutsiz. · Nekazaritza ekoizpen desberdinak ezagutuz eta baloratuz. · Kontsumitzen ditugun produktuen jatorriaren eta ustiatzeko ereduaren inguruan hausnarketa eginez. · Udalerri eta famili mailan, kontsumitzeko ohiturari buruz hausnarketa eginez. · Elikadura subiranotasuna, bertako produktuak, tokian tokikoa eta garaian garaikoa, produktuak saltzeko bide berriak ezagutu. Kokatuta gauden tokian egonik, hau da, landa eremuan, bertan egin genuen lan eta aurrerantzean ere lanean jarraitzeko asmoarekin.
Aurten ustiategietan, landa eremuan sortzen diren hondakinetan ere begirada jarriz.
|
Mendialdeko hainbat ustiategi bisitatu genituen iaz eta aurten beste batzuetara joango gara ez errepikatzeko. ZEHAZTU GABE
|
2.zikloa |
6.- Gurasoekin hainbat ekintza egin ziren iaz eta aurrerantzean ere lanean jarraitzeko asmoarekin gaude : denon arteko konpromezua eta elkarlana bultzatuz bertako eta ingurukoaren balioa indartzeko. |
-- 4.DBHko ikasleek xaboi tailerra egin ondoren eta ama batzuren proposamenari jarraituz elkarrekin , 1. zikloko ikasleei beraiek emango diete xaboiaren inguruko tailerra. -- Kurtsoan zehar joango gara zehazten aktibitate gehiago. |
1. zikloa |